XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igarrle edo Profeta guztiak adirazi zuten beren egunetako gizonen bidez zer gertatuko zan Jesus'ekin.

Beraiek esaten digute Isaak bezalaxe Jaunari eskeñia izango zala, Noe bezala bulusia, Jose bezala saldua, altzairuzko sugea bezala gurutzean zabaldua, Dabid bezala irri edo parra egingo zitzaiona, Sanson'en antzean etsaiak garaituko zituana ta Jonas bezela iru egunez lurpean egongo zala .

Gaitzik gabea gaiztoangatik

Norbaitek esango du: Aita Betikoak nola utzi zezaken bere seme gaitzik gabea alakoak eramaten? errugabea errudunagatik?.

Ontan agiri da ba bere ontasun neurrigabea guretako; bere Seme maite bakarra guregatik, gure onerako ainbat neken artean utzi du-ta.

Ainbat maite izan du Jaungoikoak gizona.

Eta Jesus gaitzgabe, errugabe, ontsuak bere gorputzaren gain artu nai izan dittu gure gaiztakeriak I Petr II21.

Bere Aittak bizkarr gañean jarri zion gure gaiztakerien zama.

Gure gaiztakeri guztiak bere gain arturik, egin da gaiztakeri bizia, Bera balitz bezala, Pablo santuak dionaz II Co V 21.

Eta Aitak itxura ontan ikusirik etzuan bere Semetako ezagutu nai izan; eta nola eriotza baita pekatu edo gaizkiaren sari edo salaria, arrgatik bearr izan zan Jesus'ek ere eriotza eramatea.

Bere gogoz pekatarien itxura ta guzion erantzuntzale edo kittotzale egin zan ezkero, eriotzarekin pekatuak merezi zittuan mingarri guziak Jesus'en gain erori ziran.

Ta argatik Jesus'en nekaldi guztian ezta beretzat atsegin apurrik, baizik miñik garratzenak gorputzean eta naigaberik beltzenak barrurako edo gogorako; Jaungoikoaren zorroztasuna ezta aseko Jesus jotzeaz ta naigabetzeaz gurutze-gañeko aldarean azken asnasea ematen duan arteraño.

Jesus'en saltzallia ta erosleak

Jesus'ek bere gain artu nai zittuan min oiek eta eriotza gertu edo prestatu ta eman zizkioten Judas Bialdu edo Apostolu zikoitzak eta Juduen Buruak, Eskribak, Fariseoak eta Apaizak.